Itxi

Txirrindularitza

Omaneko Tourra (3.etapa)

Kristoff norvegiarra garaile; Cancellara, lider

Erredakzioa

Qatarren hiru garaipen lortu ostean, Osloko txirrindularia azkarrena izan de Omanen ere, helmugan Andrea Guardiniri (Astana) eta Matteo Pelucchiri (IAM) gailenduta.

  • Alexander Kristoff. Efe.

    Alexander Kristoff. Efe.

Alexander Kristoff norvegiarrak (Katusha) irabazi du Omaneko Tourreko hirugarren etapa. Fabian Cancellara suitzarrak (Trek) líder jarraitzen du eta Alejandro Valverde bigarren da sailkapen nagusian.

Txirrindulariek 158,5 kilometroko ibilbidea egin dute, Al Mussanah herria hasi eta bukatuta.

Kristoff Qatarreko Itzulian hiru etapa irabaztetik dator eta sasoi betean da. Gaurkoan Andrea Guardini (Astana) eta Matteo Pelucchi (IAM) italiarrei gailendu zaizkie.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta faboritoak ostiraleko jardunaldi erabakigarriaren zain daude.Valverdek aurkerekin jarraitzen du, Cancellara 4 segundora baitauka. Iaz Chris Froomek irabazi zuen lasterketa.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Norvegia