Itxi

Txirrindularitza

Martxoaren 8tik 15era

Goi-mailako txirrindulariak konfirmatu ditu Paris – Niza lasterketak

Erredakzioa

Michal Kwiatkowski, Richie Porte, Tejay van Garderen eta Andrew Talansky dira dagoeneko euren parte-hartzea konfirmatu duten txirrindularietako batzuk.

  • Betancur, 2014ko Paris Nizako irbazlea. Efe.

    Betancur, 2014ko Paris Nizako irbazlea. Efe.

Paris-Niza lasterketa parte-hartzaileen zerrenda osatzen ari da, eta goi-mailako parte-hartzea izango du, Alberto Contadorrek, Chris Froomek, Vincenzo Nibalik eta Nairo Quintanak Tirreno-Adriatikoan izango diren arren.

Michal Kwiatkowski, Richie Porte, Tejay van Garderen, Andrew Talansky, Rui Costa, Fabio Aru, Romain Bardet, Jean Christophe Péraud, Rafal Majka eta Geraint Thomas txirrindulariak dira entzutesuenak orain arte izen eman dutenen artean. Horiez gain, Tony Martin, Warren Barguil, Tom Dumoulin, Rohan Dennis, Tiago Machado, Simon Spilak, Pierre Rolland, Wilco Kelderman, Bradley Wiggins eta Mathias Frank ere lehiatuko dira. Guztiek podiumera igotzeko helburua dute.

Esprinterrei dagokienez, Alexander Kristoff, Nacer Bouhanni, Arnaud Démare, Bryan Coquard, John Degenkolb, Michael Matthews, Tom Boonen, André Greipel, Moreno Hofland eta Giacomo Nizzolo lasterketan izango dira, Tony Gallopin, Philippe Gilbert, Thomas Voeckler eta Sylvain Chavanelekin batera.

Ibilbidea eta garaileak

Aurtengo edizioa atariko batekin hasiko dute, etapa bat La Croix de Chauboureten amaituko dute eta azkenengo jardunaldian kronoigoera egingo dute, Col de Ézera. Baina esprinterrek ere gustuko etepak izango dituzte.

214. urtean, Carlos Betancour kolonbiarrak lortu zuen garaipena, Ruis Costaren eta Arthur Vichiten aurretik. 2013an Richie Porte nagusitu zen; 2012.an, Bradley Wiggins; 2011.ean Tony Martin, 2010.ean eta 2007.ean Alberto Contador, 2009.ean Luis Leon Sanchez, eta 2008.ean Davide Rebellin.