Itxi

Txirrindularitza

Italian

Stybarrek Strade Bianche irabazi du; Valverde, hirugarren

Erredakzioa

Bi segundora Van Avermaert sartu da, eta Valverde, aldiz, 18 segundora.

  • Stybar, artxiboko irudi batean. Efe.

    Stybar, artxiboko irudi batean. Efe.

Zdenek Stybar Etixx Quick Step taldeko txekiarrak irabazi du Strade Bianche klasikoaren bederatzigarren edizioa. Txirrindulariek 200 kilometro egin dituzte San Gimignano eta Siena artean. Alejandro Valverdek hirugarren egin du, iaz bezala.

Murtziarra Stybarrekin eta Van Avermaetekin batera iritsi da azken kilometroetara, baina helmugarako azken aldapan atzean geratu da.

Irabazleak 5 ordu, 22 minutu eta 13 segundoko denbora egin du. Bi segundo gehiago behar izan ditu Van Avermaetek eta 18 gehiago Valverdek. Murtziarrak aurreko kilometroetan egindako lana garesti ordaindu du, Tolfeko igoeran erritmo oso bizia jarri duelako.