Itxi

Txirrindularitza

Belgikan

E3 HARELBEKE | Geraint Thomas britainiarrak irabazi du klasikoa

Erredakzioa

Fabian Cancellara erori egin da eta lasterketa utzi behar izan du. Bi orno hautsi ditu, eta ezin izango du Flandeseko Tourrean eta Paris-Roubaixen parte hartu.

  • Geraint Thomas, garaipen ospatzen. Efe.

    Geraint Thomas, garaipen ospatzen. Efe.

Geraint Thomas britainiarra aise gailendu da E3 Harelbeke klasikoan, helmugatik lau kilometrora erasoa jota. Thomasek atzean utzi ditu Zdenek Stybar (Etixx) eta Peter Sagan (Tinkoff) iheskideak.

Thomasek Saganekin esprintean indarrak neurtzea saihestu nahi izan du eta azkenean bere helburua lortu du. Thomas birritan izan da Joko Olinpikoetako txapeldun eta munduko txapela ere hirutan irabazi du. Irabazleak bost ordu 14 minutu eta 57 segundo behar izan ditu ibilbideko 218 kilometroak egiteko.

Hainbat eroriko izan dira lasterketan. Horietako batean, Fabian Cancellarak kolpe handia hartu du eta bi orno hautsi ditu. Ondorioz, suitzarrak ezin izango du Gante Wevelgemen, Flandeseko Tourrean eta Paris-Roubaixen parte hartu.