Itxi

Txirrindularitza

Larunbatean

Quintana eta Valverde, Miguel Indurain Sari Nagusian

Erredakzioa

Lasterketa larunbatean lehiatuko da, Euskal Herriko Itzuliaren atarian, Lizarran.

  • Alejandro Valverdek iazko edizioa irabazi zuen. Efe.

    Alejandro Valverdek iazko edizioa irabazi zuen. Efe.

Alejandro Valverde Movistarreko txirrindulariak iaz lortutako garaipena defendatuko du Miguel Induran Sari Nagusian. Murtziarra da, hain zuzen, faborito nagusia.

Valverderen hasierako asmoa Flandeseko Itzulia korritzea zen, baina azken orduan Miguel Indurain sarian aritzea erabaki du.

Nairo Quintana izango da aurkari handienetariko bat. Kolonbiarraren lehentasuna, hala ere, astelehenean hasiko den Euskal Herriko Itzulia da.

Valverde sasoiko da, Kataluniako Itzulian argi eta argi utzi zuen hori. Movistarrekin batera beste bi UCI World Team arituko dira, Katusha eta Cannondale.

Guztira, 16 dira Miguel Indurain Sarian lehiatuko diren taldeak: Caja Rural, Novo Nordisk, Burgos, Murias, AWT GreenWay, MMR Inteja, Start Massi, Lokosphinx, Quinta Da Lixa, Radio Popular Boavista, Partizan, Skidive Dubay eta 23 urtez azpiko Espainiako Selekzioa.

ETB1ek eta eitb.eus-ek lasterketaren laburpen mardula emango dute igandean, 16:00etik aurrera.

00etik aurrera.