Itxi

Txirrindularitza

Maiatzaren 9tik 31ra

Intxausti eta Izagirre, Movistarrekin, Giroan

Erredakzioa

Igor Antonek ere aukerak ditu Italiako Giroan parte hartzeko. Movistarrek Romandiako eta Asturiaseko Itzuliak bukatuta emango du bederatziaren berri.

  • Beñat Intxausti

    Beñat Intxausti

Movistarrek jakitera eman du Beñat Intxausti, Ion Izagirre eta Juanjo Lobato txirrindulariak Italiako Giroan izango direla, taldeko gizon indartsuenak bezala.

Gainerako sei txirrindularien izenak Romandiako Tourra eta Asturiaseko Itzulia amaitzean emango ditu jakitera Movistarrek.

Andrey Amador, Igor Anton, Ruben Fernandez, Jesus Herrada, Javier Moreno, Eros Capecchi, Giovanni Visconti eta Dayer Quintana dira Giroan egoteko aukera gehien dituzten gizonak.

 

zonak.