Itxi

Txirrindularitza

1. etapa

Pello Bilbao, Gaztela eta Leongo Itzuliko lehen liderra

Agentziak | Erredakzioa

Caja Rural taldeko bizkaitarra lehen etapan gailendu da, Enrique Sanzen (Movistar) eta Carlos Barberoren (Caja Rural) aurretik.

0:26
Pello Bilbao

Pello Bilbao Gaztela eta Leongo Itzuliko lehen liderra da, lehen etapa irabazi ostean. Txirrindulariek 147,4 kilometroko ibilbidea egin dute, Avila eta Alba de Tormes artean.

Merino (Burgos BH), Guzman (Inteja), Gusev (SkyDive) eta Jurado (Espainiako selekzioa) izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak. Zortzi minuturainoko aldea izan dute, baina Movistar Teamek eta Europcarrek tropeleko errirtmoa bizitu dute, eta, Caja Ruralekin batera, iheslariak harrapatu dituzte helmugarako 20 kilometrora.

Askok Barberok garaipena lortuko zuela uste zutenean, Bilbao taldekidea izan da azkenean gailendu dena. Foruako 25 urteko txirrindulariak bere ibilbide profesionaleko bigarren garaipena lortu du, iaz Zornotzako Udaberri Klasika irabazi ostean.

Larunbateko etapa ostiralekoa baino luzeagoa da, 208 kilometro Guarda (Portugal) eta Fuentes de Oñoro (Salamanca) artean. Hala ere, lasterketa igandeko azken etapan erabakitzea espero da.