Itxi

Txirrindularitza

Dauphiné Criteriuma

Rui Costak irabazi du etapa, eta Nibali lider jarri da

Agentziak | Erredakzioa

Lampreko portugaldarrak Dauphiné Libéré Criteriumaren seigarren etapa irabazi du.

1:15

Rui Costak (Lampre) Dauphiné Criteriumaren seigarren etapa irabazi du, Saint Bonnet en Champsaur eta Villar dde Lans-Vercors artean (183 kilometro), Vincenzo Nibali (Astana) eta Alejandro Valverderen (Movistar) aurretik. Italiarrak liderraren maillota eskuratu du.

Portugaldarraren lehenengo garaipena da denboraldi honetan, egun euritsu eta gogor batean. Etapak hirugarren mailako lau mendate, bigarren mailako bat eta lehen mailako beste bat izan du.

Italiako 'Squalo'-a izan da protagonista, Tejay Van Gardereni lidergoa kenduta, 100 kilometro baino gehiagoren faltan erasoa jota. Rui Costak helmugatik gertu hartu dio aurre, eta italiarrak ezin izan du ezer egin, baina nahikoa izan da sailkapen orokorreko lehenengoa izateko, portugaldarraren eta Valverderena urretik.

6. ETAPAKO SAILKAPENAK