Itxi

Txirrindularitza

Emakumeen Bira

Helmugako argazkiak erabaki du Emma Johanssonen garaipena

Agentziak | Erredakzioa

Epaileek hemugako irudiak ikusi behar izan dituzte bigarren etapako irabazlearen izenaren berri eman ahal izateko. Katarzuna Niewiadomak (Rabo-Liv) lider jarraitzen du.

0:50

Emma Johanssonek (Orica-AIS) irabazi du Emakumeen Biraren bigarren etapa. Suediarrak Annemiek van Vleutenekin (Bigla) batera igaro du helmuga. Katarzna Niewiadomak (Rabo-Liv) jarraitzen du lider. Txirrindulariek Maruri eta Fruiz lotu dituzte, Bizkaian (83 kilometro).

Van Vleutenek garaipena ospatu du helmugan, baina photo-finishak erabaki du Johansson izan dela irabazlea. Biak talde txiki batean heldu dira. Etapa gogorra izan da, eta Arrieta (2.) bi aldiz igaro dute. Bihar izango da etaparik luzeena (122 km), eta Iturmendin (Nafarroa) bukatuko da.

2. ETAPAKO SAILKAPENAK

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza