Itxi

Txirrindularitza

Beauceko Itzulia

Tom Skujinsek lidergoa kendu dio Amets Txurrukari Kanadan

Agentziak | Erredakzioa

Caja Ruraleko txirrindulariak sailkapen orokorreko lehen postua galdu du, bi sektoreko hirugarren etaparen ostean.

  • Amets Txurruka bigarrena da orain / EFE.

    Amets Txurruka bigarrena da orain / EFE.

Tom Skujins (Hincapie Team) jarri da Beauceko Itzulian lider, Amets Txurrukari (Caja Rural-Seguros RGA) kenduta. Hirugarren etapak bi sektore izan ditu. Lehenengoa erlojupekoa izan da, eta Brendan Cantyk (Budget Forklifts) irabazi du. Bigarrenean (60 km) Guillaume Boivinek irabazi du, Jack Bobridge (Budget Forklifts), Matteo Dal-Cin (Silber) eta Angus Mortonen (Jelly Belly) aurretik.

Txurrukak 10 segundora du liderra, eta Pello Bilbao taldekidea hirugarrena da orain, 9 segundora.

3. ETAPAREN 2. SEKTOREKO SAILKAPENAK

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza