Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia

Dumoulinek irabazi du Suitzako atariko laburra

Mikel Dominguez | eitb.eus

Giant-Alpecinekoa Fabian Cancelarra baino bi segundo azkarragoa izan da Suitzako Itzuliaren lehenengo etapan, 5,4 kilometroko erlojupekoa.

0:44

Tom Dumoulinek (Giant-Alpecin) irabazi du Suitzako Itzuliaren lehenengo etapa, 5,4 kilometroko erlojupekoa, lasterketaren atarikoa. Herbeheretarra lehenengo liderra da.

Fabian Cancellara (Trek) bigarrena da, bi segundo atzetik, eta Matthias Brandle (IAM Cycling), hirugarrena, 4 segundora.

Ion Izagirre (Movistar) zortzigarrena izan da, 6 segundora. Geraint Thomas (Sky) izan du atzetik, hamargarrena segundo bat gehiagorekin.

Silvan Dillierena (BMC) izan da eguneko anekdota, bera bakarrik erorita.

1. ETAPAKO SAILKAPENAK

/p>