Itxi

Txirrindularitza

Caja Rural utziko du

Amets Txurruka Orica-GreenEdge taldean arituko da

eitb.eus

Txirrindulariaren eta taldearen arteko akordioa erabatekoa da, biciciclismo.com atariaren arabera. Bizkaitarrak Neil Stephensen bermea dauka eta kontratua datozen egunetan sinatuko du.

  • Amets Txurruka, Euskal Herriko Itzuliko etapa batean. Argazkia: Efe.

    Amets Txurruka, Euskal Herriko Itzuliko etapa batean. Argazkia: Efe.

Amets Txurrukak Orica GreenEdge taldean korrituko du datorren denboraldian.

Bizkaitarraren fitxaketak Neil Stephensen bermea dauka, Akordioa erabatekoa da eta kontratua datozen egunetan sinatuko du, Biciciclismo webguneak aurreratutakoaren arabera.

Txurrukak 33 urte egingo ditu azaroan; eta Euskaltel-Euskadin ibili zen 2007tik 2011ra, eta 2012tik Caja Rural taldean aritu da.