Itxi

Txirrindularitza

Poloniako Itzulia

Marcel Kittelek esprintean irabazi du lehenengo etapa

Agentziak | Erredakzioa

Alemaniarraren lehen garaipena da aurtengo denboraldian. Ion Izagirre, Movistar taldekoa, hamargarren izan da.

  • Marcel Kittel. Argazkia: Efe.

    Marcel Kittel. Argazkia: Efe.

Marcel Kittel alemaniarra (Giant Alpecin) gailendu da Poloniako Itzuliko lehen etapan, eta, ondorioz, sailkapen nagusiko lehen postuan da. Varsovian hasi eta amaitu da lehen jardunaldia, 122 kilometrokoa. Poloniako Itzulia UCI World Tourrerako baliagarria da.

Kittel bere indarraz eta ibilbide errazaz baliatu da azken metroetan aurrea hartu eta helmugan lehenengo postuan sartzeko. Denboraldiko lehen garaipena da alemaniarrarentzat.

Ion Izagirre (Movistar) hamargarren izan da.

Astelehenean bigarren etapa lehiatuko dute, 146 kilometrokoa, Czestochowa eta Dabrowa Gornicza artean.