Itxi

Txirrindularitza

Kontratu berritzea

Mikel Nievek bi urtez berritu du kontratua Sky taldearekin

Erredakzioa

Leitzako txirrindulariak 2014an iritsi zen taldean jarraituko du datozen bi denboraldietan.

  • Mikel Nieve. Argazkia: EFE

    Mikel Nieve aurtengo Vueltako erlojupekoan. Argazkia: EFE

Mikel Nievek Sky taldean jarraituko du datozen bi denboraldietan. 2014an iritsi zen taldearekin kontratua berritzea erabaki du Leitzako txirrindulariak.

Nievek Orbean egin zuen debuta 2008. urtean eta hurrengo denboraldian Euskaltelera jauzia eman zuen. 2010. urtean lortu zuen bere lehen garaipen handia, Vueltan Cotobellon bukatu zen etapa irabazi zuen, konkretuki. Urte bete geroago, 2011n, Gardeccian amaitu zen Giroko etapa handia irabazi zuen. Iaz eta jada Skyko maillotarekin Courchevelen bukatu zen Dauphineko etapa irabaztea lortu zuen.

2010. urtean 11. Postuan bukatu zuen Vuelta Mikel Nievek. 2011. urtean hamargarren postua eskuratu zuen, 2014an 12. izan zen, eta aurten zortzigarren postuan bukatu du. Italiako Giroari dagokionez, hamargarren postua lortu zuen 2011. eta 2012. urteetan eta 2015ean, hamazazpigarren postuan amaitu zuen. Frantziako Tourrean, hamabigarren izan zen 2013an eta hamazortzigarren postua eskuratu zuen 2014an.