Itxi

Txirrindularitza

Fitxaketa

Mikel Landaren fitxaketa baieztatu du Skyk

Agentziak | Erredakzioa

Talde britainrraren zuzendari Dave Brailsfordek ofizial egin du ezaguna zen fitxaketa, hurrengo denboraldirako. Intxaustirekin batera arituko da Landa.

  • Mikel Landa / EITB.

    Mikel Landa / EITB.

Skyk Mikel Landa hurrengo denboraldirako fitxatu duela baieztatu du. Arabarra talde britainiarrera batuko zela ezaguna zen, baina orain zuzendari Dave Brailsfordek.

"Mikel azken lauzpabost urteetan gertutik jarraitu dugun txirrindularia da. Beti erakutsi du gaitasun handia, eta helburutzat geneukan aurten Italiako Giroan nabarmendu baino lehenagotik", esan du Brailsfordek.

Landa, Brailsforden arabera, "munduko igotzailerik onenetariko bat dela, eta soilik 25 urterekin". "Oso pozik gaude hurrengo urteetan bera taldean izateko aukerarekin", gehitu du.

Arabarra Skyren seigarren fitxaketa da. Beñat Intxaustirena iragarri berri dute, eta Alex Peters, Giann Moscon, Michal Golas eta Danny van Poppel dira bestea.

Landa hirugarren geratu zen Aru taldekideak irabazitako Italiako Giroan, eta Andorrako etapa irabazi zuen Vueltan. Astana utzita, "munduko talderik garrantzitsuenetariko" bat joango da, Landaren arabera, "hazi eta hobetzeko aukera" emango diona.