Itxi

Txirrindularitza

Egutegia

Omar Frailek Giroa eta Vuelta korrituko ditu 2016an

eitb.eus

Santurtzikoak WorldTourrean onena emateko aukera izango du, Catalunyako Voltan hasita.

  • Omai Fraile. Argazkia: Efe.

    Omai Fraile. Argazkia: Efe.

Omar Frailek goi-mailako egutegia izango du WorldTourrean, Dimension Data talde hegoafrikarrarekin. Ardenetako klasikoak, Italiako Giroa eta Espainiako Vuelta korrituko ditu, besteak beste.

Frailek ondorengo lasterketetan parte hartuko du 2016. Urteko lehen zatian, biciciclismo atariari konfirmatutakoaren arabera: Challenge Mallorca, Volta ao Algarve, Volta a Catalunya, Euskal Herriko Itzulia, Amstel Gold Race, Fleche-Valone, Lieja-Bastogne-Lieja eta Italiako Giroa. Bigarren zatia zehaztu gabe daukan arren, jakin badaki Espainiako Vuletan izango dela.

Beraz, Santurtzikoak WorldTourrean lehiatzeko aukera izango du. Catalunyan hasiko da, eta Euskal Herriko Itzulian ez du hutsik egingo, azken urteetan gainera emaitza onak izan ditu. Ardenetako Klasikoak eta Italiako Giroak izango dira nobedadeak.

Egutegi zorrotza eta erakargarria izango du, iaz hiru asteko lasterketa batean lehen aldiz aritu ostean (Espainiako Itzulian) eta bertan mendiko sailkapena irabazi ondoren.