Itxi

Txirrindularitza

2016. denboraldia

Denboraldia San Luis eta Down Under Tourrekin hasiko da

Erredakzioa

Astelehenean hasiko da Argentinako lasterketa eta asteartean, Australiakoa. Igandera arte, urteko lehen pedalkadak ikusteko aukera izango dute zaleek.

1:20

Txirrindularitzako denboraldia astelehen honetan hasiko da San Luiseko Tourrerarekin, Argentinan. Asteartean, Down Under Tourra hasiko da, Australian. Azken lasterketa hau, UCI WorldTour egutegiko lehen proba izango da.

Iazko irabazlea den Rohan Dennis, Richie Porte, Simon Gerrans eta Geraint Thomas dira Down Under Tourra irabazteko faboritoak. Esprintetarako, ordea, Caleb Ewan da hautagai nagusia.

Bestalde, asteartean emango zaio hasiera San Luiseko Tourrari eta bertan izango dira, Nairo Quintana, Vincenzo Nibali eta Peter Sagan bezalako txirrindulari handiak.

Down Under Tourraren ibilbidea:

Urtarrilak 19. 1. etapa: Prospect - Lyndoch, 130,8 km
Urtarrilak 20. 2. etapa: Unley - Stirling, 132 km
Urtarrilak 21. 3. etapa: Glenelg - Campbelltown, 139 km
Urtarrilak 22. 4. etapa: Norwood - Victor Harbor, 138 km
Urtarrilak 23. 5. etapa: McLaren Vale - Willunga Hill, 151,5 km
Urtarrilak 24. 6. etapa: Circuito Adelaida, 90 km

San Luiseko Tourraren ibilbidea:

Urtarrilak 18, Etapa 1: El Durazno-El Durazno (21 km) Taldekako Erlojupekoa

Urtarrilak 19, Etapa 2: San Luis - Villa Mercedes (181,9 km)

Urtarrilak 20, Etapa 3: Potrero de Los Funes - La Punta (Cabildo) (131 km)

Urtarrilak 21, Etapa 4: Terrazas del Portezuelo - Cerro El Amago (140 km)

Urtarrilak 22, Etapa 5: Renca - Juana Koslay (168,7 km)

Urtarrilak 23, Etapa 6: La Toma - Filo de la Sierra de Comechingones (159,5 km)

Urtarrilak 24, Etapa 7: San Luis - San Luis (119,6 km)

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza