Itxi

Txirrindularitza

Larunbatean

Euskadi Basque Country, Murtziako Itzulian

Agentziak | Erredakzioa

19 talde eta 133 txirrindulari izango dira Murtziako Itzuliko irteeran. Horien artean, Valverde, Gilbert, Chavannel eta Samuel Sanchez.

  • Alejandro Valverde. EFE

    Alejandro Valverde. EFE

Larunbat honetan Murtziako Itzuliko 36. edizioa jokatuko da. San Javierren izango du irteera eta Murtziako Gran Via kalean helmuga, tartean, 199,3 kilometro egin beharko dituzte.

Guztira 133 txirrindularik hartuko dute parte 19 taldetan banatuta. Murtziako Alejandro Valverde, Luis Leon Sanchez eta Jose Joaquin Rojas gain, Samuel Sanchez, Dani Navarro, Philippe Gilbert, Sylvain Chavanel, Tejay van Garderen eta Ilnur Zakarin gizonek hartuko dute parte, besteak beste.

Taldeak

Movistar, Caja Rural, Burgos BH, Euskadi Basque Country, 23 urte azpiko Espainiako selekzioa, BMC, el Katusha, Gazprom, Cofidis, Direct Energie,  Louletano, Topsport, CCC Sprandi Polwkowice, Verva Activejet, Bora Argon 18, Roompot Orange, Astana, Funvic eta Matrix.