Itxi

Txirrindularitza

Omaneko Tourra

Lehen etapa eta lidergoa, Jungelsentzat

Agentziak | Erredakzioa

Helmugarako bi kilometro falta izan direnean Etixx taldeko txirrindulariak erasoa jo eta etapa irabaztea lortu du. 6 segundo atera dizkio Serge Pouwelsi eta 8 segundo Romain Bardeti.

0:42

Bob Jungels (Etixx) Luxenburgoko txirrindulariak irabazi du Omaneko Tourreko lehen etapa eta bera da lasterketako lehen liderra. Sei segundo atera dizkio bigarren izan den Serge Pauwelsi (Dimension Data) eta zortzi segundo hirugarren izan den Romain Bardeti (AG2R).

Etapako azken igoeran txirrindulari multzo bat geratu da lasterketaren buruan eta helmugarko bi kilometro falta izan direnean jo du eraso Jungelsek. Beste txirrindulariak ezustean harrapatu eta etapa irabaztea lortu du.

Lehen etapao sailkapena:

.1. Bob Jungels (LUX/Etixx) 3:37:33

.2. Serge Pauwels (BEL/Dimension) + 0:06

.3. Romain Bardet (FRA/AG2R) + 0:08

.4. Edvald B. Hagen (NOR/Dimension) d.b.

.5. Tom Dumoulin (HOL/Giant-Alpecin) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Bob Jungels (LUX/Etixx) 3:37:33

.2. Serge Pauwels (BEL/Dimension) + 0:10

.3. Romain Bardet (FRA/AG2R) + 0:14

.4. Edvald B. Hagen (NOR/Dimension) + 0:18

.5. Tom Dumoulin (HOL/Giant-Alpecin) d.b.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza