Itxi

Txirrindularitza

Algarveko Itzulia

Jonathan Castroviejok lepo orno bat eta kubitua ditu hautsita

Agentziak | Erredakzioa

Movistar taldeko txirrindulari getxotarrak erorikoa izan zuen Algarveko Itzuliaren azken etapa bukatu ostean, taldeko autobusera zihoala, bidean sartu zen ikusle baten aurka talka eginda.

  • Jonathan Castroviejo, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Jonathan Castroviejo, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Jonathan Castroviejo Movistar taldeko txirrindulari bizkaitarrak hautsita ditu seigarren lepo ornoa eta ezkerreko kubitua. Getxoztarrak erorikoa izan zuen atzo, Algarveko Itzuliaren azken etapa amaitu ondoren, taldeko autobusera zihoala.

Castroviejo Malhaoko helmugatik taldeko ibilgailuak aparkatuta zeuden tokirantz bizikletaz jaisten ari zela, ikusle bat errepidean sartu zen, eta haren kontra egin zuen talka.

Istripua izan ondoren, Faroko Ospitalera eraman zuten, ezker besoan eta lepoan mina zuela. Medikuen probek baieztatu egin zuten diagnostikoa: haustura, seigarren lepo ornoan eta kubituan. Ospitalean dago oraindik, medikuen txostenen zain, eta horren arabera erabakiko dute Espainiara noiz eramango duten bueltan.

Istripuak Movistarren balantzea ilundu du. Taldeak emaitza ona lortu du sailkapen nagusian, Ion Izagirreri esker. Ormaiztegiarrak bigarren postuan amaitu du, Sky taldeko Geraint Thomasen atzetik.