Itxi

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatikoa

Ilusio handiko 'zortzikoa' aurkeztuko du Caja Ruralek

Agentziak | Erredakzioa

Talde nafarraren debuta izango da asteazkenean hasiko den Italiako lasterketa ospetsuan.

  • Peio Bilbao, Caja Rural. EFE

    Peio Bilbao, Caja Rural. EFE

Caja Rural-Seguros RGA taldea 2016ko Tirreno-Adriatikoan izango da, Espainiatik kanpo parte hartuko duten World Tourreko lehen lasterketan hain zuzen ere.

Eugenio Goikoetxea bere zuzendariak adierazi duen bezala talde nafarrak ilusio handia du, 'lasterketa ona egin nahi dugu, ilusioa handia da oso. Antolatzaileei gugan izan duten konfiantza garrantzitsua izan da eta hori errepidean itzuli behar diegu'.

Caja Ruralen zortzikoa honako hau izango da: Jose Gonçalves, Domingos Gonçalves, Lluis Mas, Jaime Roson, Pello Bilbao, Ricardo Vilela, Sergio Pardilla eta Angel Madrazo.

IBILBIDEA

1. etapa, asteazkena: Lido di Camaiore - Lido di Camaiore (22,7 km) Taldekako Erlojupekoa
2. etapa, osteguna: Camaiore - Pomarance (207 km)
3 etapa, ostirala: Castelnuovo Val di Cecina - Montalto di Castro (176 km)
4. etapa, larunbata: Montalto de Castro - Foligno (216 km)
5ª etapa, igandea: Foligno - Monte san Vicino (178 km)
6. etapa, astelehena: Castelraimondo - Cepagatti (210 km)
7. etapa, asteartea: San Benedetto del Tronto - San Benedetto del Tronto (10 km) Erlojupekoa

km) Erlojupekoa