Itxi

Txirrindularitza

Paris-Niza, 4. etapa

Bouhanni garaile, laugarren etapako esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Ostiralean bosgarren etapa korrituko dute, oso gogorra, bost mendatekin; tartean, Mont-Ventoux mitikoa.

  • Nacer Bouhanni. Argazkia: Efe.

    Nacer Bouhanni. Argazkia: Efe.

Nacer Bouhanni frantziarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako laugarren etapa, Juliena eta Romans-sur-Isere artekoa (195,5 kilometro). Michael Matthews australiarrak lider jarraitzen du.

Hirugarren etapa eguraldi txarragatik bertan behera geratu ostean, laugarrena lasaiagoa izan da, eta, aurreikuspenei jarraituta, esprintean erabaki da. Bouhannik astearteko arantza kentze alortu du, orduan bere garaipena baliorik gabe utzi zuten Matthewsi bideoa oztopatzeagatik.

Ostiralean bosgarren etapa korrituko dute, 198 kilometro Saint-PaulTrois-Châteaux eta Salon-de-Provence artean. Bost mendate igo beharko dituzte; tartean, Mont-Ventoux mitikoa.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Paris-Niza