Itxi

Txirrindularitza

Tirreno-Adraitikoa, 7. etapa

Van Avermaetek irabazi du Tirreno-Adriatikoa, segundo bakarragatik

Erredakzioa

Cancellarak irabazi du azken etapako erlojupekoa eta Greg van Avermaet izan da lasterketako irabazlea. Sagan izan da bigarren eta Jungels, hirugarren.

1:00

Greg Van Avermaetek (BMC) irabazi du 2016ko Tirreno-Adriatikoa, nahiz eta Fabian Cancellarak (Trek) irabazi duen San Benedetto del Tronton egin den 10 kilometroko erlojupekoa.

Van Avermaetek segundo bakarragatik irabazi du lasterketa. Peter Sagan (Tinkoff) izan da bigarren sailkapen nagusian eta Bob Jungelsek (Trek) osatu du podiuma, hirugarren postuan bukatuta.

Etapako sailkapena:

.1. Fabian Cancellara (SUI) Trek Segafredo 11:08

.2. Johan Le Bon (FRA) Francaise + 13

.3. Tony Martin (ALE) Etixx + 15

.4. Alex Dowsett (GBR) Movistar d.b.

.5. Tom Leezer (HOL) Lotto Jumbo + 16

Sailkapen nagusia:

.1. Greg Van Avermaet (BEL) BMC 20:42:22

.2. Peter Sagan (SVK) Tinkoff + 1"

.3. Bob Jungels (LUX) Etixx + 23"

.4. Sebastien Reichenbach (SUI) Francaise + 24"

.5. Thibaut Pinot (FRA) Francaise d.b.