Itxi

Txirrindularitza

Volta Catalunya (Lehen etapa)

Bouhannirentzat lehen etapa eta lidergoa

Erredakzioa

Cofidis taldeko txirrindularia nagusi izan da Calellako helmugan eta bera da Kataluniako Voltako lehen liderra. Esprintean nagusitu da frantziarra.

1:21

Nacer Bouhanni (Cofidis) frantziarrak irabazi du Kataluniako Voltako lehen etapa eta bera da lasterketako lehen liderra. Calellan hasi eta amaitu da 175,8 kilometroko etapa eta Bouhanni aise nagusitu da esprintean.

Eguneko ihesladia Llus Mas (Caja Rural), Boris Dron (Wanty) eta Cameron Meyer (Dimension Data) txirrindulariek burutu dute, baina helmugarako 45 kilometro falta izan direnean harrapatu ditu tropelak. Amaierarako bost kilometroren faltan, Nicolas Rochek (Team Sky) erasoa jo du esprinta eragozteko intentzioarekin, baina helmugarako 1,5 kilometro falta izan direnean harrapatu egin dute.

Cofidisek ez du lan egin tropelaren buruan, bai ordea Team Skyk, Ben Swiftentzat esprinta prestatzeko. Bouhanni azkarrena izan da azken metroetan eta Swiftek bigarren postuan bukatu du etapa.

600">