Itxi

Txirrindularitza

Flèche Wallone (klasikoa)

Alejandro Valverderen beste garaipen bat

Agentziak | Erredakzioa

Faboritoa zen aurten ere garaipena eskuratzeko eta mutziarrak bere laugarren Flèche Wallone lortu du aurten.

  • Alejandro Valverde, 2016an ere irabazle. EFE

    Alejandro Valverde, 2016an ere irabazle. EFE

Belgikako Flèche Wallone klasikoa jokatu da asteazken honetan.

Alejandro Valverde (Movistar) txirrindularia faboritoa zen aurten ere garaipena eskuratzeko -hiru zituen orain arte- eta helburu hori lortzeko talde indartsua eraman du Movistarrek, tartean, bi euskaldun, Ion Izagirre eta Imanol Erviti. Taldearen laguntzari esker garaipen handia lortu du murtziarrak.