Itxi

Txirrindularitza

Atariko etapa

Contadorrek irabazi du Dauphinéko atariko kronoigoera

Agentziak | Erredakzioa

Mikel Landa hamabigarren izan da, 44 segundora.

0:34

Alberto Contador (Tinkoff) gailendu da Dauphiné Criteriumeko atariko etapan; 4 kilometroko igoera egin behar izan dute txirrindulariek, % 9,7ko batez besteko aldaparekin.

Madrildarrak 11 minutu eta 36 segundoko denbora egin du, Richie Porte (BMC) australiarrak baino sei segundo gutxiago, eta Chris Froome (Sky) britainiarrak baino 13 gutxiago.

Ondorioz, Contadorrek jantzi du 68. edizio honetako liderraren lehen maillota.

Astelehenean lehen etapa jokatuko dute, etapa laua, 186 kilometrokoa, Cluses eta Saint Vulbas artean, esprinterrentzat aproposa.