Itxi

Txirrindularitza

Criterium Dauphiné

Cummings garaile azken etapan, eta Froome sailkapen nagusian

Agentziak | Erredakzioa

Chris Froomek hirugarrenez irabazi du lasterketa. Romain Bardet bigarren postuan geratu da, eta Daniel Martin hirugarrenean.

1:55

Chris Froome (Sky) britainiarrak hirugarrez irabazi du Criterium Dauphine lasterketa eta konfirmatu egin du Frantziako Tourra irabazteko faborito nagusien artean dela. Gainera, Dauphineren aurtengo edizioan, Tourrean aurkari izango dituen hainbat txirrindulariren aurka neurtu ditu indarrak.

Sailkapen nagusiko bigarren postua Romain Bardetentzat izan da, 12 segundora, eta hirugarrena Daniel Martin irlandarrarentzat, 19ra. Richie Porte laurgarren ozan da 21 segundora, eta Alberto Contador bosgarren 25era.

Froome 2013ko eta 2015eko edizioetan ere gailendu zen. Gaurko azken etaparen hasieran, 21 segundoko aldea zuen Richie Porte taldekide ohiarekin eta Romain Bardet frantziarrarekin, 30 Daniel Martinekin eta 35 Alberto Contadorrekin.

Madrildarrak erasoa jo du eta segundo horiek murrizten saiatu da, baina Sky taldearen lanak eta Froomen, Porteren era Bardeten arteko elkarlanak bertan behera utzi dute ahalegina.