Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia (3. etapa)

Etapa garaipena eta lidertza Peter Saganentzat

Erredakzioa

Munduko txapeldunak Suitzako Itzuliko hirugarren etapa irabazi du, eta sailkapen nagusiko lehen postua kendu dio Jurgen Roelandtsi.

15:30

Peter Saganek (Tinkoff) irabazi du Suitzako Itzuliko hirugarren etapa eta eslovakiarra da lasterketako lider berria. Etapa Grosswangen eta Rheinfelden artean egin da, eta 185,1 kilometroko ibilbidea izan du. Gaur arte liderra izan den Jurgen Roelandtsi lapurtu dio liderrren elastikoa Saganek.

Saganek erasoa jo du helmugatik 11,5 kilometrora kokatuta egon den mendatean eta ezin izan dio inork jarraitu. Munduko txapelduak aurretik joan diren Dillier (BMC) eta Albasini (Orica-GreenEdge) harrapatu ditu, eta hiruren artean jokatu dute etapa garaipena. Azken metroetan Sagan izan da indartsuena eta garaipena eskuratu du.