Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Tourra, 5. etapa

Atapuma kolonbiarrak irabazi du mendiko lehen etapa handia

Agentziak | Erredakzioa

Warren Barguil frantziarra lau segundora sartu da. Pierre-Roger Latour da sailkapen nagusiko lider berria.

  • Darwin Atapuma. Argazkia: EiTB.

    Darwin Atapuma. Argazkia: EiTB.

Darwin Atapuma kolonbiarra gailendu da Suitzako Itzuliko bosgarren etapan, mendiko lehen jardunaldi handian. Txirrindulariak Brig-Glisetik atera dira eta helmuga Carì eski estazioan izan dute, 126,4 kilometro egin ostean. Pierre-Roger Latour da sailkapen nagusiko lider berria.

Eguneko ihesaldia 24 txirrindularik osatu dute, Atapuma barne. Warren Barguil frantziarra bigarren izan da etapan, lau segundora, eta ondoren faboritoak sartu dira, Sagan liderrarekin batera.