Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzula (7. etapa)

Van Garderen, garaile Rettenbachfernerren

Erredakzioa

Warren Barguil (Giant) da lider berria eta Ion Izagirre (Movistar) laugarren dago sailkapen nagusian.

30:15

Suitzako Tourreko zazpigarren etapa goi-mendiko nagusia izan da. AEBko Tejay Van Garderen (BMC) txirrindulariak azken kilometroetan jo du erasoa eta bakarrik helmugaratu da.

Hamasei segundora Miguel Angel Lopez (Astana) eta Warren Barguil (Giant) heldu dira eta azken honek, Barguilek, lidergoa erdietsi du, Ion Izagirre 49 segundora heldu da eta sailkapen nagusian laugarren tokian dago 55'era.

Larunbatean erlojuaren kontrako jardunaldia dago, 16,8 kilometrotako etapa hain zuzen ere.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Suitzako Itzulia