Itxi

Txirrindularitza

Abuztuaren 2tik 5era

Caja Rural eta Euskadi Murias, Burgoseko Itzulian

Agentziak | Erredakzioa

Bi taldeek baieztatu dute euren parte hartzea. ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute lasterketa.

Burgoseko Itzuliko arduradunek gaur bertan baieztatu dute Caja Rural Seguros RGA, Nippo Vini Fantini eta Euskadi Basque Country Murias taldeak irteeran izango direla abuztuaren 2an.

Talde indartsuena Caja Rural izango da, David Arroyo, Sergio Pardilla eta Angel Madrazo bezalako txirrindulariekin. Euskadi Murias taldean Mikel Bizkarra, Imanol Estévez eta Alex Aranburu, izango dira, besteak beste.