Itxi

Txirrindularitza

Ricardo Ochoa Memoriala

Diego Ulisi gailendu da Getxoko Zirkuituan

Agentziak | Erredakzioa

Italiarrak ezustean harrapatu ditu iheskideak azken metroetan, eta berak lortu du garaipena azkeneko maldan.

  • Diego Ulisi, helmugan sartzen. Argazkia: Efe.

    Diego Ulisi, helmugan sartzen. Argazkia: Efe.

Diego Ulissi italiarra (Lampre-Merida) gailendu da Getxoko Zirkuituko 71. edizioan, Ricardo Ochoa 16. Memorialean.Ulissi Simon Yates britainiarrari eta Jose Herrada espainiarrari gailendu zaizkie esprintean.

Lampreko txirrindulariak ezustean harrapatu ditu iheskideak azken metroetan, eta berak lortu du garaipena azkeneko maldan.

Gaurkoa italiarrak denboraldi honetan lortzen duen laugarren garaipena da: Italiako Giroan bi etapa irabazi zituen, eta bat Esloveniako Tourrean.

Lehen euskalduna helmugan Pello Bilbao izan da.

Getxoko lasterketak 170 kilometroko hiri-ibilbidea izan du.