Itxi

Txirrindularitza

Burgoseko Itzulia (3. etapa)

Van Poppelek irabazi du hirugarren etapa

Erredakzioa

Sky taldeko txirrindularia nagusi izan da esprintean eta bigarren garaipena du aurtengo Burgoseko Itzulian. Dmitriy Gruzdevek mantentzen du lidergoa.

17:31

Danny Van Poppel (Sky) holandarrak irabazi du Burgoseko Itzuliko hirugarren etapa eta bere bigarren garaipena lortu du aurtengo edizioan, lehen etapan garaile izan baitzen. Dmitriy Gruzdevek (Astana) liderraren elastikoa mantentzen du.

Hirugarren etapa edizio honetako luzeena izan da, 198 kilometrokoa, Valle de Sedano eta Villarcayo artean. Van Poppel nagusi izan da esprintean. Drucker izan da bigarren eta Meersman, hirugarren.

Alberto Contadorrek bizitu du etapa Retuertako azken igoeran, helmugatik 22 kilometrora. Pintoko txirrindulariak erasoa jo du igoeran eta lasterketaren buruan ibili da Cataldo, Brambilla, Vliegen, Ruben Fernandez eta Scarponi txirrindulariekin batera. Tropelak helmugarako 11 kilometro falta izan direnean harrapatu ditu.

"356">

"356">

"356">

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Burgosko Itzulia