Itxi

Txirrindularitza

Burgoseko Itzulia (4. etapa)

Nathan Hassek irabazi du etapa eta Meersman da lider berria

Erredakzioa

Dimension Data taldeko txirrindularia izan da Burgoseko Itzuliko laugarren etapako garailea. Gianni Meersmanek lehen postua kendu dio Gruzdevi.

14:38

Nathan Hass (Dimension Data) izan da Burgoseko Itzuliko laugarren etapako irabazlea eta lasterketak lider aldaketa izan du; Gianni Meersman (Etixx Quick Step) da lider berria Gruzdevi (Astana) lidergoa kendu ostean.

Amets Txurruka (Orica) eguneko ihesaldian sartu da Mas, Asselman, Kobayashi eta Van Rensburg txirrindulariekin batera, baina tropleak harrapatu egin du helmugarako 26 kilometro falta izan direnean.

Bestalde, Euskadi Murias taldeko Eneko Elgezabalek tarteko helmugetako sailkapeneko lidertzan jarraitzen du, eta postu hori defendatzen saiatuko da larunbateko azken etapan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Burgosko Itzulia