Itxi

Txirrindularitza

Dubaiko Tourra, 4. etapa

Laugarren etapa bertan behera utzi dute, haizeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Antolatzaileek aditzera emandakoaren arabera, txirrindulariek ez dute atera nahi izan, segurtasun arrazoiak argudiatuta.

  • Dubaiko Tourreko tropela. Argazkia: Efe.

    Dubaiko Tourreko tropela. Argazkia: Efe.

Dubaiko Tourreko laugarren etapa bertan behera utzi dute, haizetearen ondorioz. Aurretik, antolatzaileek ibilbidea aldatu zuten, baldintza meteorologiko txarrak aurreikusita.

Antolatzaileek aditzera emandakoaren arabera, txirrindulariak irteera puntura eraman dituzte, baina tropelak uko egin dio lasterketa hasteari, segurtasun arrazoiak argudiatuta. Ibilbide berriari, 51,1 kilometroko zirkuituari, bi itzuli eman behar zizkioten, eta Hatta Damen amaitu.

Laugarren etapa erabakigarria zen sailkapen nagusiari begira, azken kilometroak oso gogorrak zirelako. Bertan behera geratu denez, Marcel Kittel liderrak aurrerapauso handia eman du Dubain bigarrenez jarraian irabazteko, baina Dylan Groenewegen zortzi segundora du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza