Itxi

Txirrindularitza

Valentziako Volta, 3. etapa

Nielsen nagusi esprintean, eta Van Avermaetek lider jarraitzen du

Atgentziak | Erredakzioa

Garailea Nacer Bouhanni eta Bryan Coquard frantziarrei gailendu zaie azken metroetan.

  • Etapako azken metroak. Argazkia: Efe.

    Etapako azken metroak. Argazkia: Efe.

Magnus Nielsen Orica taldeko danimarkarrak irabazi du Valentziako Voltako hirugarren etapa. Bera izan da azkarrena Canals eta Ribarroja arteko 163 kilometroen osteko azken esprintean, 3 ordu 49 minutu eta 2 segundoko denbora eginda.

Helmugarako 10 kilometrora, tropel nagusiak eguneko ihesaldiko kideak harrapatu ditu, eta garaipena esprintean erabaki da, lehen aldiz aurtengo edizioan. Nielsen izan da azkarrena, Nacer Bouhanni eta Bryan Coquard frantziarren aurretik.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon, eta Greg Avermaetek lider jarraitzen du, bigarren egunez.

 


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza