Itxi

Txirrindularitza

Valentziako Volta, 4. etapa

Quintanak erakustaldia eman du etapa nagusian eta lider jarri da

Agentziak | Erredakzioa

Kolonbiarrak atzean utzi ditu aurkari guztiak eta 40 segundoko aldearekin iritsi da helmugara.

  • Nairo Quintana. Argazkia: Efe.

    Nairo Quintana. Argazkia: Efe.

Nairo Quintana jaun eta jabe izan da Valentziako Voltako laugarren etapan, edizio honetako nagusia. 180 kilometro egin dituzte txirrindulariek Segorbe eta Lucena del Cid artean. Kolonbiarra lider jarri da bere 27. urtebetetzean.

Espainiako Itzuliko irabazleak erasoa jo du 1. mailako Mas de la Costako lehen aldapetan. Zenbait lekutan % 23ko desnibela izan dute.

Inor ez da gai izan Quintanaren erritmoari eusteko. Kolonbiarra bakar-bakarrik iritsi da helmugara, 5 ordu 2 minutu eta 19 segundoko denbora eginda. Ondorioz, lider jarri da sailkapen nagusian.

 


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza