Itxi

Txirrindularitza

Andaluziako Itzulia (4. etapa)

Coquardek irabazi du laugarren etapa eta Valverdek lider jarraitzen du

Erredakzioa

Bryan Coquard esprintean nagusitu da Sevillan eta Andaluziako Itzuliaren 4. etaparen ostean Valverdek segundo bateko abantaila du Contadorrekiko sailkapen nagusian.

  • Alejandro Valverde. Argazkia: EFE

    Alejandro Valverde. Argazkia: EFE

Bryan Coquard (Energie Direct) izan da Andaluziako Itzuliko laugarren etapako irabazlea eta Alejandro Valverdek (Movistar) lidergoari eutsi dio. Etapa La Campana eta Sevilla artean egin da, eta 179,5 kilometroko ibilbidea izan du.

Coquardek esprintean nagusituta lortu du etapa garaipena. Sailkapen nagusian Alejandro Valverde da liderra eta Alberto Contador dago bigarren postuan liderrareriko segundo bakarrera.