Itxi

Txirrindularitza

Langkawiko Itzulia, 4. etapa

Debesay eritrearrak irabazi du etapa; Gibbonsek lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Gibbons liderra hirugarren sartu da helmugan, irabazlearengandik lau segundora.

  • 174,4 kilometroko ibilbidea egin dute. Argazkia. Efe.

    174,4 kilometroko ibilbidea egin dute. Argazkia. Efe.

Mekseb Debesay eritrearra (Dimension Data) gailendu da Langkawiko Itzuliko laugarren etapan. Cameron Bayly australiarrari nagusitu zaio azken metroetan.

Ryan Gibbons hegoafrikarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, etapan hirugarren egin ostean, irabazlearengandik lau segundora.

Lau ordu, 37 minutu eta 59 segundoko denbora egin du irabazleak, ibilbidearen 174,4 kilometroak betetzeko.

Bosgarren etapan 151.5 kilometro egingo dituzte, igandean, Meru Raya eta Kuala Kubu Bahru artean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza