Itxi

Txirrindularitza

Langkawiko Tourra (5. etapa)

Gibbonsek irabazi du etapa eta lidergoa sendotu du

Erredakzioa

Esprintean erabaki da irabazlea. Dimension Data taldeko txirrindulariak Mareczko eta Benfatto menderatu ditu azken metroetan.

  • Gibbons. Argazkia: @myltdl

    Gibbons. Argazkia: @myltdl

Ryan Gibbons (Dimension Data) txirrindulariak irabazi du Langkawiko Tourreko bosgarren etapa eta lidergoa sendotu du sailkapen nagusian, helmugan 10 segundoko bonifikazioa jaso ostean.

Esprintean erabaki da irabazlea eta Gibbonsek menderatu egin ditu azken metroetan Jakub Mareczko (Wilier Triestina) eta Marco Benfatto (Androni Giocattoli). Sailkapen nagusian 23 segundoko aldea du Gibbonsek bigarren sailkatua den Cameron Baylyrekiko.

Bosgarren etapako sailkapena:

.1. Ryan Gibbons (RSA/Dimension Data)          3:27:20

.2. Jakub Mareczko (ITA/Wilier Triestina)      d.b.

.3. Marco Benfatto (ITA/Androni Giocattoli)    d.b.

.4. Travis McCabe (USA/UnitedHealthCare)       d.b.

.5. Riccardo Stacchiotti (ITA/Nippo-Vini)      d.b.

.6. Anthony Giacoppo (AUS/Isowhey)             d.b.

.7. Mohd Zamri Saleh (MAS/Terengganu)          d.b.

.8. Marco Maronese (ITA/Bardiani CSF)          d.b.

.9. Shiki Kuroeda (JPN/Aisan)                  d.b.

10. M. Izzat Hilmi Abd Halil (MAS/Sapura)      d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Ryan Gibbons (RSA/Dimension Data)        18:53.06

.2. Cameron Bayly (AUS/Isowhey Sports)     +      0.23

.3. Alberto Cecchin (ITA/Wilier Triestina) +      0.27

.4. Yevgeniy Gidich (KAZ/Vino Astana)      +      0.29

.5. Mekseb Debesay (ERI/Dimension Data)    +      0.32

.6. Chris Harper (AUS/Isowhey Sports)      +      0.33

.7. Daniel Jaramillo (COL/UnitedHealthCare)a      d.b.

.8. Egan A. Bernal (COL/Androni Giocattoli)a      d.b.

.9. Timothy Roe (AUS/Isowhey Sports)             d.b.

10. Ben O'Connor (AUS/Dimension Data)         d.b.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza