Itxi

Txirrindularitza

Abu Dhabiko Tourra (4. etapa)

Rui Costa, Abu Dhabiko errege

Erredakzioa

Caleb Ewanek irabazi du Abu Dhabiko Tourreko azken etapa esprintean eta Costak izan da lasterketako irabazlea.

  • Rui Costa. Argazkia: EFE

    Rui Costa, Abu Dhabiko Tourreko irabazlea. Argazkia: EFE

Rui Costak (EAU) irabazi du Abu Dhabiko Tourra igande honetan. Azken etapa Yas Marina Bat Formulako zirkuituan egin da, eta Caleb Ewanek (Orica) irabazi du esprintean.

Oricak Ewanentzat lan egin eta esprinterrak ez du kale egin azken metroetan. Mark Cavendish (bigarren) eta Andre Greipel (hirugarren) menderatu ditu esprintean. Rui Costa tropelean sartu da etapa irabazlearekin batera eta lasterketako irabazle izendatu da.

Etapako sailkapena:

.1. Caleb Ewan (AUS/Orica)                 3.03.06

.2. Mark Cavendish (GBR/Dimension Data)         d.b.

.3. André Greipel (ALE/Lotto Soudal)            d.b.

.4. Niccolo Bonifazio (ITA/Bahrain)             d.b.

.5. Matteo Pelucchi (ITA/Bora)                  d.b.

.6. Luka Mezgec (SLO/Orica)                     d.b.

.7. Julian Alaphilippe (FRA/Quick Step)         d.b.

.8. Alesander Porsev (RUS/Gazprom)              d.b.

.9. Kiel Reijnen (USA/Trek)                     d.b.

10. Rick Zabel (ALE/Katusha)                    d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Rui Costa (POR/EAU)

.2. Ilnur Zakarin (RUS/Katusha)        + 04

.3. Tom Dumoulin (HOL/Sunweb)          + 16

.4. Bauke Mollema (HOL/Trek)           + 38

.5. Rafal Majka (POL/Bora)             + 56

.6. George Bennett (NZL/Lotto Jumbo)    d.b.

.7. Fabio Aru (ITA/Astana)              d.b.

.8. Domenico Pozzovivo (ITA/Ag2r)       d.b.

.9. Julien Alaphilippe (FRA/Quick Step) d.b.

10. Romain Bardet (FRA/Ag2r)         + 1.08.