Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Volta, 4. etapa

Bouhannirentzat etapa, Van Garderenek lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Frantziarra azkarrena izan da Igualadako helmugako esprintean, Davide Cimolairen eta Daryl Impeyren aurretik.

4:13

Nacer Bouhanni Cofidis taldeko frantziarrak irabazu du Kataluniako Voltako laugarren etapa, esprintean. Tejay Van Garderen estatubatuarrak (BMC) lider jarraitzen du, ostiraleko etapa nagusiaren atarian. Ostiraleko helmuga Lo Port izeneko lurralde menditsuan jarri dute, Tarragonan.

Bouhanni azkarrena izan da Igualado esprintean. Etapak 134 kilometro izan ditu azkenean, antolatzaileek ibilbidea elurragatik murriztea erabaki ostean.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Tejay Van Garderenek lehen postuari eutsi dio. Estatubatuarrak 41 segundoko aldea du Samuel Sanchez taldekidearekin eta 44 segundokoa Sky taldeko Geraint Thomasekin.

Alejandro Valverdek (Movistar) laugarren jarraitzen du, 45 segundora.

Ostiralean etapa nagusia jokatuko dute, eta lasterketako irabazlea nor izan daitekeen ikusten hastea espero da.

 

 


"YES">