Itxi

Txirrindularitza

Klasikoa

Van Avermaet belgikarrak irabazi du E3 Harelbeke

Agentziak | Erredakzioa

Philippe Gilbert eta Oliver Naesen herrikideak bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

  • Van Avermaet. Argazkia: Efe.

    Van Avermaet. Argazkia: Efe.

Greg Van Avermaet Rioko txapeldun olinpikoak irabazi dy E3 Harenbeke klasikoaren 60. edizioa. 206 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Harenbeken hasi eta amaituta.

Avermaet indartsuena izan da azken metroetan Philippe Gilbert eta Oliver Naesen herrikideekin izandako lehian. 40 kilometro eman dituzte hirurek ihes eginda. Lau ordu, 48 minutu eta 21 segundoko denbora egin du irabazleak.

Bigarren Gilbert izan da eta hirugarren Naesen.

Peter Sagan munduko txapeldunak ezin izan du onenen artean izan, erorikoa eta arazo mekanikoak izan dituelako.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza