Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Volta, 6. etapa

Impey garaile esprintean, Valverde lider eta Froome burumakur

Agentziak | Erredakzioa

Alejandro Valverdek 53 segundoko aldea dauka orain sailkapen nagusian Alberto Contadorrekin, lasterketa amaitzeko etapa bakarra falta denean.

  • Garaipena esprintean erabaki da. Argazkia: Efe.

    Garaipena esprintean erabaki da. Argazkia: Efe.

Daryl Impey Orica-Scott taldeko hegoafrikarra gailendu da Kataluniako Voltako seigarren etapan, Tortosa eta Reus artekoan. Alejandro Valverdek liderraren jertseari eutsi dio eta Alberto Contadorrek sailkapen nagusiko bigarren postua kendu dio Chris Froomi.

Lehen kilometroetan tropel nagusia zatitu egin da eta horrek etapa osoa baldintzatu du. Froome eta bere taldekideak atzeko taldean geratu dira eta, ondorioz, helmugan 20 minututik gora galdu dituzte. Bukaerako esprintean Impey izan da azkarrena, Valverderen aurretik.

Etapan bigarren egin ostean, Valverdek sei segundoko denbora-saria lortu du eta sailkapeneko lehen postuari eutsi dio. Alberto Contador bigarren da, 53 segundora.

Gauzak horrela, murtziarrak dena alde du Kataluniako Volta irabazteko. Igandean azken etapa jokatuko dute, Montjuiceko gaina zortzi aldiz igota.

 


796c">