Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Kopa

Jaitsierako hirugarren proba jokatuko da Bilbon

eitb.eus

C2 mailako lasterketa da eta irailean Australian jokatuko den Munduko txapelketarako puntuak banatzen dira.  

Igandean, apirilaren 16an, goizeko 10:00etan, Bilbao Downhill lasterketa jokatuko da, txirrindularitza jaitsierako Espainiako Kopako proba. C2 mailako lasterketa da gaur egun UCIrentzat eta irailean Australian jokatuko den Munduko txapelketarako puntuak banatuko ditu.

Orain arte bi korritu dira,  Sant Andreu de la Barcan (Bartzelona) eta Tuñan (Asturias) eta beste hiru falta dira: Avia (Bartzelona), Alcaudete (Jaen) eta Candelada (Avila).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo