Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Tourra, 3. etapa

Elia Viviani izan da azkarrena Payerneko helmugan

Agentziak | Erredakzioa

Italiarra Sonny Colbrelli eta Michael Schwarzmann baino gehiago izan da azken metroetan.

0:59

Elia Viviani italiarrak (Team Sky) irabazi du Romandiako Tourreko hirugarren etapa. Guztira, 187 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Payernen hasi eta bukatzeko. Fabio Fellinek (Trek) lider jarraitzen du.

Vivianik lau ordu 27 minutu eta 42 segundoko denbora egin du, eta esprintean Sonny Colbrelli (Bahrain) eta Michael Schwarzmann (BORA) txirrindulariak mendean hartu ditu. Italiarra eta alemaniarra bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

Fellinek sailkapen nagusiko liderra izaten jarraitzen du. Jesus Herrada hirugarren da zortzi segundora eta Ion Izagirre bosgarren, 12 segundora.

Larunbatean laugarren etapa jokatuko dute, 163,5 kilometrokoa, Domdididier eta Leysin artean. Lasterketa igandean amaituko da, 18,3 kilometroko erlojuaren kontrakoarekin.