Itxi

Txirrindularitza

Ekainaren 4tik 11ra

Froomen eta Contadorren arteko lehia Dauphinen, Tourraren atarian

Agentziak | Erredakzioa

Dumoulin, Nibali eta Quintana Giroko protagonistak ez dira egongo baina bai Alejandro Valverde, Fabio Aru eta Simon Yates, besteak beste.

  • Froome eta Contador. Argazkia: Efe.

    Froome eta Contador. Argazkia: Efe.

Chris Froome britainiarra (Sky) eta Alberto Contador (Trek) dira Criterium Dauphine irabazteko faborito nagusiak. Lasterketa ekainaren 4tik 11ra jokatuko da, Dusseldorfen hasiko den Frantziako Tourraren atarian.

Nairo Quintana kolonbiarra, Vincenzo Nibali italiarra eta Tom Dumoulin holandarra Italiako Giroko protagonistak ez dira egongo, baina Tourreko faboritoek ez dute hutsik egingo.

Froomek laugarren garaipena lortu nahi du Dauphinen, 2013ko, 2015eko eta 2016ko edizioak irabazi ostean. Urte horietan ere Frantziako Tourra irabazi zuen.

Britainiarrarekin eta Contadorrekin batera, Alejandro Valverde, Simon Yates, Fabio Aru eta Dan Martin lehiatuko dira.

Criterium Dauphineko 69. edizioak ibilbide menditsua du, Alpe D’Huez barne, eta erlojuaren kontrako etapa bat.

 

AURRERAPENA

 

Eguna    Etapa                     Ibilbidea                         Km

------     -----                     ---------                            ---

4jun        1a         Saint-Etienne - Saint-Etienne             170

5             2a           Saint-Chamond - Arlanc                  171

6             3a      Le Chambon-sur-Lignon - Tullins            184

7            4a       La Tour-du-Pin - Bourgoin-Jallieu           23,5

8            5a          La Tour-de-Salvagny - Mâcon             175

9            6a    Villars-les-Dombes - La Motte-Servolex    145,5

10          7a             Aosta - Alpe d'Huez                       167,5

11          8a     Albertville - Plateau de Solaison               115