Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia

Rohan Dennis da lehen liderra atariko erlojupekoa irabazita

Erredakzioa

BMC taldeko txirrindularia izan da onena Suitzako Itzuliko lehen erlojupekoan. Jonathan Castroviejo bizkaitarrak seigarren postuan bukatu du.

5:10

Rohan Dennis (BMC) txirrindulariak irabazi du Suitzako Itzuliko atariko erlojupekoa, Chamen hasi eta bukatu dena, 6,5 kilometroko ibilbidearekin. Ondorioz, Dennis da sailkapen nagusiko liderra.

Dennisek 6 minutu eta 24 segundotan osatu du ibilbidea. Bere taldekidea den Stefan Kung izan da bigarren 8 segundora eta Matthias Brandle (Trek Segafredo) hirugarren, 9 segundora. Giroko irabazlea den Tom Dumoulin bosgarren izan da, garailearengandik 9 segundora.

Jonathan Castroviejo (Movistar) bizkaitarrak lan bikaina egin du. Seigarren postuan bukatu du erlojupekoa Rohan Dennisengandik 11 segundora.

"YES">