Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia, 8. etapa

Saganek irabazi du zortzigarren etapa eta Spilakek lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Mikel Nievek, Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok sailkapen nagusiko lehen hamarren artean jarraitzen dute.

13:39

Peter Sagan eslovakiarra aise gailendu da Suitzako Tourreko zortzigarren etapa. Schaffhausenen hasi eta bukatu dute 100  kilometroko ibilbidea. Simon Spilakek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du, amaierarako etapa bakar baten faltan.

Sagan jaun eta jabe izan da helmugarako azken metroetan eta Sacha Modolo eta Matteo Trentin italiarrei gailendu zaizkie.

Bora taldeak ihesaldiek aurrera ez egiteko lan egin du, eta euren liderrak, Saganek, ondo borobildu du jardunaldi osoan egindako lan hori. Bigarren garaipena da eslovakiarrarentzat, aurtengo edizioan, eta bere ibilbideko hamabosgarrena.

Sailkapen nagusian, Simon Spilakek 52 segundoko aldea du Damiano Carusorekin, eta minutu eta 5 segundoa Steven Kruijswijk holandarrarekin azken eguneko 28,6 kilometroko erlojupekoaren atarian.