Itxi

Txirrindularitza

Sorian

Ane Santesteban, brontzezko domina Espainiako Txapelketan

eitb.eus

Sheyla Gutierrez izan da onena, eta Margarita Garcia, Bizkaia Durango taldekoa, bigarren helmugaratu da.

  • Soriako podiuma / RFEC.

    Soriako podiuma / RFEC.

Sheyla Gutierrezek (Cylance) irabazi du Espainiako txirrindularitza txapelketa. Margarita Garciak (Bizkaia Durango) bigarren egin du, eta Ane Santestebanek (Euskadi) brontzezko domina eskuratu du, lehenengo biak baino 5 segundo geroago helmugaratuta.

Txirrindulariek 105 kilometroko ibilbidea egin dute Garray eta Soria artean. El Royoko mendatea igo dute hasieran, eta hiru itzuli eman diote zirkuitu bati Soriako hirian.

SAILKAPENA

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea